- Loriak
Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.
Neskatxa gazte, paregabea,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago
nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut,
nere bihotzak, hau poza!
Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako
pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau,
triste nengoen lehenago.
Nik hainbat inork nahi dizunikan
arren ez zazula uste,
nere begiak beren aurrean
beti desio zaituzte;
eguzkirikan ikusi gabe
txoria egoten da triste,
ni ez nau ezerk alegratutzen
zu ikusteak hainbeste.
Aurpegi fina, gorputza berriz
ez dago esanikan,
hizketan ere grazi ederra
ezer ez duzu txarrikan;
mundu guztia miratuta ere
zu bezelako damikan,
agian izan liteke baina
ez dut sinisten denikan.
Nere betiko pentsamendua
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe
egingo nuke kabia.
Amodiokan nere bihotza
zureganuntza darama,
herri guztian zeren daukazun
neskatx bikainaren fama;
beste fortunik mundu honetan
ez dut desiatzen, dama:
haur batek berak izan gaitzala
ni aita eta zu ama.
Falta duenak logratutzeko
hitz egitea txit on du,
eta nik ere saiatu bihaut
ote gitezken konpondu;
gaur nagon bezain atrebitua
sekulan ez naiz egondu,
hargatik golpez galdetzen dizut
nerekin nahizun ezkondu.
Ezkondutzeak izan behar du
preziso gauza txarren bat!
Hala esaten ari zait beti
nere kontsejatzaile bat;
halaxen ere haren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozikan hartuko nuke
zu bezelako andre bat.
Zerorrek ere ongi dakizu
aspaldi hontan nagola
zuregatikan penak sufritzen,
baina ordea hau nola!
Halaxen ere nigana ezin
bigundu zaitut inola,
ni zuretzako argizaia naiz,
zu neretzako marmola.
Nere bihotza urtzen dihoa
es da ez da misterio:
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen dio;
begiak dauzkat gau eta egun
eginikan bi errio,
beti negarra dariotela
zu zerala medio.
Zu zeralako medio baldin
joaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak
alferrik izango dira;
behin joanez gero hoien birtutez
berriz ez niteke jira,
hori gertatu baino lehenago
zazu nitaz kupida.
Letras
- Agur ene lürra
Agur etxeko-anderea
Agur Euskal
Agur Euskal Herria
Agur jaunak
Agur Jesusen ama
Agur Xiberua
Agur, Donibane
Agure zaharra
Ai Maritxu joskilea
Ai Simon
Ai, Mari Migel
Aita saldu nauzu
Aita San Antonio
Aita ttun-ttun
Aita-semeak
Aitak eta amak
Aitorren hizkuntza zaharra
Akerra ikusi degu
Ala kinkiri, ala kunkuru
Alakinkiri
Aldapeko
Alostorrea
Altza Felipe!
Ama begira zazu
Ama ezkondu
Amak ezkondu ninduen
Amayur gaztelu beltza
Amets, amets egin
Ana Juantxe
Andaluzaren pareta
Andre Madalen
Anteron txamarrotia
Antoni eta Anton
Ardo gorri naparra
Ardoa edanda
Ardoari kantak
Ari naizela, ari naizela
Aritz adarrean
Arranbilote
Arrosa xuriaren azpian
Artillero
Atarratzeko gazteluko kanta
Athletic-en himnoa
Atzo, atzo
Aupa gizona
Axuri beltza
Azken oyua
Bagare
Baldorba
Baliaren bertsoak
Baratzeko pikuak
Baskoniaren ereserkia
Bat, bat, bat
Bautista Bazterretxe
Behin batean Loiolan
Bentara noa
Berriro igo nauzu ene mendira
Bertso berriak
Beti ezkamak kentzen
Biba Rioja
Bizkaiko aberatsak
Boga, Boga
Boneta eta txapela
Bortian Ahüzki
Denbora galduen bila
Donostiako hiru damatxo
Donostiako martxa
Donostiako ziudadea
Edurra teilatuan
Egia da
Egun da Santimamiña?
Eibar-ren ereserkia
Ene Haserrea
Erreala-ren himnoa
Erribera
Eskerdun Xalbadorri
Euskadin, Castillan bezala
Euskal Herrian euskaraz
Euskal unibertsitatea
Eusko ereserkia (gora ta gora)
Eusko gudariak
Ez dizut irikiko
Ez goaz lanera
Ezkongaietan
Forjarien kanta
Furra, furra
Gazte gera gazte
Gaztelugatxe
Gaztetasun eta zahartasuna
Gernikako arbola
Geure bazterrak
Geuria da
Gitarra zahartxo
Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak
Goiko mendian
Goizian goizik jeiki
Gora ta gora beti
Gorbeiako Larran
Gure aitak amari
Gure kuadrilan
Guretzat
Habanera
Haize hegoa
Haltzak ez du bihotzik
Herria eta hizkuntza
Horra hor goiko
Ia guriak egin du
Ihesa zilegi balitz
Ikusi mendizaleak
Ikusi nuanian
Ilargira noa
Ilun-ikarak
Itsasoan urak haundi
Iup! la-ra
Ixilik ixilik dago
Jeiki, jeiki
Josepa Antoni
Joxe Migelen batela
Juana bixenta olabe
Kalera borrokalari
Kalera noa ihesi
Kalian gora
Kantore berri
Kattalin
Kontrapas
Kopla berriak
Koplak
Kyrie Eleison
Langile erahil bati
Lanian ezin egin
Larra herrian
Lau haizetara
Leixibatxoa
Lili bat
Lizardi
Loriak
Maitia, num zira?
Trapu zaharrak
Trikiti koplak
Triste bizi naiz eta
Txakolin
Txakurraren partia
Txantxibiri
Txikitin parian
Txikitxu polit hori
Txria txori
Urzo zuri polit bat
Uso xuria - Paloma blanca
Uso Zuria
Xalbadorren heriotzean
Xinaurria
Xoxoa
Zenbat gera?
Zezenak
Zibilak esan naute
Zortziko
Zugana, Manuela
Zure begiek